AUDIOVISUAL.
Tabakalera, 3ª planta.
Plaza de las cigarreras, 1.
20012 Donostia / San Sebastián
ESTOUCHA
ESTOUCHA
Zuzendaria
Aitor Azurki
Ekoizlea
Área Audiovisual
Hizkuntza (jatorrizko bertsioa)
Euskera
1936ko abuztuan, nazionalitate ezberdinetako ehundik gora emakume eta gizon iritsi ziren Euskadira, Errepublikaren dei antifaxistari erantzunez, estatu-kolpe militarraren aurka borrokatzeko. Pertsona horien artean Esther Zilberberg zegoen. ESTOUCHA. Poloniarra, judua, komunista eta medikuntzako ikaslea Belgikan, 20 urte besterik ez zituen. Gure filmak Euskadin gerra garaian izandako bizipen zoragarriak jarraitzen ditu. Aro gorabeheratsu hura, hamarkadetan ahanzturan lurperatutako epopeia pertsonal eta kolektibo baten hasiera baino ez zen izan (gure lurraldera iritsitako lehen internazionalista haiena). Gerra Zibilaren ondoren, II. Mundu Gerran, nazien aurkako Frantziako Erresistentzian parte hartu zuen. Borroka horretarako, bere seme txiki Georgesengandik banandu behar izan zuen. Estoucha atxilotu egin zuten. Ravensbrückeko kontzentrazio-esparrura eta Mauthausengo sarraski-esparrura eraman zuten, baina bizirik atera zen. Askatu ondoren, semea berreskuratu ahal izan zuen, gerran senarra galdu bazuen ere. Orain, laurogei urte bete zituen semearen bitartez, haren memoria berreskuratu eta Euskadira egin zuen bidaian lagundu genion, amak hainbeste hitz egin zizkion lekuetan barrena. Horrela, dokumental historiko bat ez ezik, bidaia fisiko eta emozional bat ere bihurtzen da filma, non Georgesek faxismoaren aurkako borrokaren abentura haren sekretuak deskubritzen dituen.
Dokumentala
75’
2028

